XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bainan sudurraren hel edo laguntza baitezpadakoena ez da hori: da airearen hartzea.

Usnarik ez baginu, berdin jan ginezake eta edan zerbeit onik; usain goxoak zer diren ez ginakike, bizi ahal baikinintazke berdin; erranen dautate hatsa hartzen ahal gindukela orobat ahotik: ba, bainan gure bizia ordu beretik itsuski laburtua litake, eta, geldi lakiguken poxia, baginderamake arras nekez.

Hori zeren gure bularrek, irautekotz nahi baitute barnerat aire heze eta berritua; zeren ahoak ez baitezake nehondik sudurrak bezain garbiki eman aire bularrek galdegiten dioten heze ala beroa.

Airea hein onean ezartzeko, orozbat bero eta heze (berriz ere diot), ez da sudurra bezalakorik, bere xoko-moko eta bihurguneekin.

Sudurrak dauka gure bizia.

Osasun onean egon dadien behar baikitzaizko beraz jarraiki ahal bezain hurbildanik.

Guziz haurrean, orduan baita xuxen edo makur jartzen alderat.

Aitamer dago hortaz bezenbaten, beren umeer begi atxikitzea, atzarrik.

Ezar ditzagun, nahi baduzu, horxe gure aitzinean, ehun haur.

Zintzatu ondoan, iker dezeiegun bat bederari sudurra.

Beha: hiruetan-hogoi-ta-hamarrek hatsa hartzen dute errexki; begitarteeri osagarria dariote; aldiz, badira hogoi-ta-hamar errangura direnak.

Batzuek ahoa beti idekirik daukate, sudurretik aski aire ezin bilduz, ahotik baderamate garaitikoa.

Bertzeek korrokan egiten dute lo: ahoz goiti daude etzanik, ahoa idekirik mihia idortua, jaiki ere behar baitira ur xorta batez bustitzeko.

Zenbeit ardura marranta dira, marfundi, Getariako aldean dioten bezala.

Eztulak kitzikatzen ditu noiztenka; burua jasangaitz dakarte.